Bridge 2006an jaio zen Tolosan, helburu argi batekin, ikasle zein irakasleak eroso sentitzen diren irakaskuntza eta ikaskuntza espazioa sortzea. Pertsonak axola zaizkigu eta hizkuntza berri bat eskuratzea sustatzeko modurik onena jendea eroso sentiaraztea da. Ikasle bakoitzaren beharrei erantzun profesionala eskaintzea da lehentasuna, denak baitira garrantzitsuak.
Gure helburua gazteek hizkuntza berri bat lortzeko prozesuan gozatzea da. Bide horretan, ikaskuntza praktikoari ematen diogu garrantzia; jokoa, parte-hartzea, role- play-a eta ikus-entzunezkoak bezalako metodoak erabiliz. Hizkuntza bizi bat ikasten ari direla sentitu dezaten ahozko zein entzunezko praktika bitartez motibatzen ditugu ikasleak.
Oinarri bat finkatu ostean, egitura konplexuagoak eta hiztegi zabalagoa barneratu ditzakegu. Ziklo honetan ikasleek beren ezagutzak eta maila frogatzeko aukera dute, batez ere, Cambridge-eko azterketen bitartez. Helburua ikasleek etapa hau FCE edo CAE edo CPErekin amaitzea da..
Helduen maila guztiak (A1 eta C2) eskaintzen ditugu. Eskaerei ordutegi malguekin erantzuten diegu, betiere ahalik eta talde homogeneoenak sortuaz. Bezeroak aukera zabala duela eta eskaintzak bere beharrei erantzuten diola sentitzea nahi dugu.
Badakigu gaur egungo enpresa nazioartekoa eta gero eta lehiakorragoa dela. Enpresa bakoitza harreman eta beharren mundu ezberdin bat da. Bakoitzaren eremuak eta sektoreak interesatzen zaizkigu eta neurrira egindako ikastaroak prestatzen ditugu, bakoitzari dagozkion edukiekin.
Cambridge azterketetarako prestakuntza zentroa gara, FECEIko kideak, Tolosa eta co., ACIE eta Kontsumobide-koak ere bai.
Ongi etorri hizkuntzen munduan barrena bidaia zirraragarri baten hasierara
Idatzi zure mezua ondorengo atalean eta zurekin harremanetan jarriko gara.
HelbideaLopez-Mendizabal Pasealekua Ibilbidea,
1, 20400 Tolosa, Gipuzkoa
Telefonoa 943 65 30 77
Emaila bridge2005@bridge2005.com